XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Elias Igarlea.Berrogei urtedun zala agertu zan Elias Akab erregearen aurrean Jaungoikoaren izenean itz-egiteko.
Jaungoikoa azarre zala ta Israel bere erria zigortuko ebala iragarri eutsan.
Eliasek esana bete zan: iru urte ta erditan ur-tantarik etzan jausi Israelen.
Erria damutu zan; negar-egin eban Jaunaren aurrean.
Odei bat agertu zan itxaso-barruan; Israel lurraldera euri ongillea ekarriko eban odeia.
Mesiasen Amaren irudia ikusi eban goi-argiz Eliasek odeitxu atan; Sortzez Garbia ta goi eskarrez ornidua izango zan.
Bekokia lurrean ebala gurtu eban Eliasek Jaungoikoa ta ikusi eban edertasunaz lilluratuta lez egoan-da... auxe erabagi eban: pralle batzuk irasi edo fundau Emakume andi-arrigarri a gizaldirik-gizaldi goraltzeko.
Ikusi eban odeia artu eban irasi gura eban sendi-famili barriaren eredu ta elburutzat.
Olantxe sortu zan Karmengo Ordena.